Nola sortu zen LAMIAKO MASKARADA?

Lamiako, lantegien gerizpean sortutako auzoa da, padura baten erdian, non jende gehienak hirurogei-hihurogeitamargarren hamarkadetan lan egitera etorritakoak diren, auzo honen lantegietara. Garai hartan Lamiakon bizi ziren pertsonengan, auzoaren izenak kuriositatea eta honen sustraiak ezagutzeko gogoak sortu zituen.

Eta hori zela eta, Lamiako Maskarada sortu zen 1978. urtean. Maskarada, euskal mitologia eta auzoaren nortasuna berreskuratzeko jai herrikoi bezala sortzen da eta honen oinarriak herritarron parte hartzea, talde-lana, auzoaren batasuna eta nortasuna dira. Auzokideek gustora hartu zuten proiektu berria eta jende mordoxka, gazteak gehien batean, taldeka hasi ziren maskarak eta erraldoiak egiten, jantziak prestatzen, propaganda lantzen,...beharrezkoa zen guztia euren helburua lortzeko.

Eta oztopoz oztopo, 1979.eko maiatzan helburua lortzen dute: Lamiako Maskaradaren jaiotza.

Hiru urtetan zehar talde honek proiektuan lan egiten jarraitzen dute, urtez urte aurrerapenak eginez, baina 1981.urtean arazoak egon ziren taldean eta proiektua baztertu zen. Maskarada ez zen bi urtetan kaleratu.

1984.urtean gazte talde batek berriro kaleratzen du Lamiako Maskarada, baina esperientzia eta antolakuntza eza direla eta, berriro baztertzen da proiektua beste hiru urtetan.

Azkenik, 1987.urtean, Maskarada fase berria hasten da, gaur arte jarraitzen dena.

Hasieran, 14 eta 20 urte arteko partaiedeak zituen talde honentzat oso zaila zen dena berreskuratzea, jantziak, maskarak, informazioa biltzea,...baina aintzinako partaideen laguntzaz eta zozketak eta antzeko gauzak eginez, materiala eta dirua lortu zuten Maskarada kaleratzeko. Denbora aurrera doan ahala, taldea indartu egiten da, ezagunagoa da eta Udalaren partetik diru-lgauntzak jasotzen hasten da.

Lamiako Maskarada urtero kaleratzen da, tradizioari jarraituz. Hauxe egiteaz gain, taldeak beste konpromesuak bereganatu ditu, hauen artean, euskal mitologiari buruzko informazioa pilatzea.

Eta ingurune sozial eta geografiko honetan, jaio eta hazi da LAMIAKO MASKARADA.


iruzkinik ez: