Dantzatzeko prest al zaudete??

Laster bueltatuko dira lamiak eta sorginak Lamiakoko kaleetara. Maiatzan gaude eta urtero bezala Lamiako auzoa pertsonai mitologikoez beteko da herriko jendea eta kaleak jai giroan murgilduz. Maskarada dela-eta, hil honetako azken ostiralean, 27an hain zuzen, euskal mitologiaren pertsonaiak Lamiakoko kaleetatik dantzan ibiliko dira. Esan beharra dago, ohitura hau bizirik mantentzearen ardura garrantzitsua Lamiakoko Maskarada taldeak duela, bera delako urte guztian zehar lan egiten duenak egun honetan dena prest izateko.

Ohitura dioen bezala hainbat pertsonai bilduko dira Lamiakon ostiral berezi honetan. Hauen artean, Mari, jenio guztien ama; Sugaar, lamien nagusia; Basajaun indartsua; Aker, mendean morroi asko dituen ahaidea; Galtzagorri, kristauentzat ispiritu maltzurra duena; Ieltxu, ahotik sua botatzen duen txoria; Inguma, gaueko jenioa; eta Sorgin, leizetan Mariren neskame dauden ahaideak, besteak beste.

San Máximo jaien barruan kokatuta, arratsaldeko 17:30etik aurrera magiaz beteko dituzte Lamiakoko inguru horretako txoko guztiak ume zein helduen ikusmin begiradapean.