Lehenengo atalak

I ATALA

17.30h


Langileria eta Gaztelubide kaleak gurutzatzen diren puntuan, fanfarria, adarra, erraldoiak eta herria agertzen dira. Adarraren soinuaren ostean eta lamiadantzaren musikaz bat Maiatza agertzen da menditik saltoka eta oihuka. Kadeneta bat sortzen da herriarekin, Maiatza buruan duelarik, maiatzako hilabetea eta Maskarada herrian zehar iragarriz. Prudentzia azaltzen da eta bere seme desagertuagatik galdetzen du. Lamiakoko geltokirarte abiatzen dira han Lamiako Txikiak dantza taldeak eta herriak dantzatzen dute mundu guztia Maskaradan parte hartzera gonbidatuz.


II ATALA


18.00h


Adarraren soinuaren ostean danak abiatzen dira lamiaren eskulturarainio orden bat mantenduz. Horrela lehenengo adarra, gero fanfarria, ostean erraldoiak eta gero herria eta dantza taldea. Ibilbide guztian zehar, Prudentzia bere semeagatik galdetzen du herritar orori eta Maiatzak, maskarada eta hilabetearen zalpena aldarrikatzen ditu herriko txoko guztietaik zehar. Aurkitzen ditugun lehenengo pertsonaiak:
Mari eta bere senarra Sugaar: Mari eserita dago eta Sugaarrek Mariren ilea orrazten du. Adarraren hiru soinuak entzun ostean egitekoa utzi, altzatu eta udaberri dantzatzen dute. Maskaradara integratzen dira hau presidituz Hemendik aurrera, pertsonaia mitologiko batekin aurkitzen direnean Marik dantza bat eskainiko die euren jabea delako eta lamiekin aurkitzerakoan, Sugaarrekin lamiadantza dantzatuko dute lamiek, beraien jabea delako. Horrela Maskaradara gonbidatuko dituzte mitoak Maskaradarekin bat egiteko. Azaltzen diren hurrengoak:
Lamiak: Ileak orrazten eta abesten dabiltza. Adarra entzun ondoren Sugaarrekin bat egiten dute lamiadantza dantzatuz berarekin eta horrela Maskaradan parte hartzen dute. Lehenengo pertsonaia naturalak:
Ur eta Lur: Beraien baserriko baratzean lanean dabiltza. Hiru adarren soinuen ostea, etxera sartu eta euren janzki dibinitarioekin azltzen dira Mariren aurrean. Marik jota dantzatzen die, Maskaradara gonbidatuz.
Menditik jeisten:
Basajaun eta Zankuak: adarraren soinua entzunda, menditik jeizten dira Mariren deiari erantzuna emanez. Mari beraien artetik pasako da arkudantza dantzatzen.
Hurrengoak:
Illazki eta Gau: Illazki janzkiak garbitzen dabil, Gau ostera zeruari begira dabil landan etzanda dagoen bitartean. Hiru adar soinu entzun ostean, janzki dibinitariok jantzi eta Marik arin-arin dantzatzen die Maskaradan integratu daitezen. Baserri baten aurrekaldean: Eguzki, Su eta Oneztarri: murmurka dabiltza borobilean. Adarraren ostean, janzkiak
aldatu eta Marik jota dantaztzen die, Maskaradan integratu daitezen. Hurrengo pertsonaiak: Mendi eta Galtzagorri: Mendi baratzean ari da lanean, Galtzagorri bere atzetik dabil izeka eta burlaka Mendiren mugimenduak errepikatuz. Adar soinua entzunda, Mendik lana uzten du eta janzki dibinitarioa janzten du. Marik ingurutxu dantzatzen die biei, Maskaradan parte hartzeko gonbidapena eginez.
Aintzinako garbitoki batean: Lamiak: batzuk arropa garbitzen eta besteak ileak orrazten eta abesten. Hiru adar soinuren ondoren, lana utzi eta Sugaarrekin batzen dira lamiadantza dantzatzeko eta horrela Maskaradan integratzeko. Kaleartetik azaltzen da: Inguma: Saltoka eta bere sokaz jendea beldurtzen agertzen da, adar soinuaren ostean. Mariren aurka egiten du San Miguel dantzan, eta Marik irabazten duenez Maskaradan integratzen du. Landan etzanda: Aker eta lamia: Aker landan etzanda dago eta bere bizkarrean lamia bat dago orrazten. Hiru adar soinuak eta gero, Mari Akerren bila doa eta Sugaar Lamiaren bila. Laurak lamiadantza dantzatzen dute, bi petsonaiak Maskaradara gonbidatzeko. Kearekin nahasturik: Sorgin: edabe magikoak prestatzen dabil, baina adar soinua entzuterakoan Marirerik borroka egiten du sorgindantza dantzatuz. Mairik irabazten du eta Sorgin Maskaradan parte har dezan lortzen du. Aurkitzen dugun azken pertsonaia : Ieltxu: Amildegietatik jeisten da saltoka eta oihuka eskuan zuzi bat duelarik. Hiru adar soinuen ostean Marik sokadantza dantzatzen duen bitartean, Ieltxuk Marireren mugimenduak imitatzen sahiatzen da.
Atal hau bukatzeko mito eta lamia guztiek lamiadantza dantzatzen dute, gero kalejira batenbitartez herritarren artean nahastu eta desagertzen dira gaueko akelarrerako prestatzeko.

iruzkinik ez: