III ATALA


22.30h

Atal honetan Prudentziaren kondairak bizia hartzen du Antonio Truebaren “El Canto de la Lamia”-ren bitartez. Kondairak dioenez, XVII. Mendearen hasieran, Berriz mendian, Prudentzia bizi zen eta ondoko baserri batean Martin. Laiatzeko garaian lanerako biltzen ziren eta hortik maitasuna sortu zen. Ezkondu ziren. Prudentzia haurdun zegola, Martin gaztainondo batetik erori eta hil zen. Handik bi hilabetera semea jaio zen : Inaxio. Prudentziak ahalegin handiarekin bere semea hazi zuen eta bere gurasoen tradizioa jarrai zezan sahiatu zen, hots, lurra lantzea. Baina lurren jabea izateko adina zuenean dena salduz itsasoratu egin zen Inaxio, bere ilusiorik handiena. Prudentzia goibel geratu zen; Martinen ehortzi ondoan, horizonteari begiratuz bere semearen untzia desagertu arte.Arratsalde batetan Berriz mendian zegoenean, bela zuri bat ikusi zuen. Orduan korrika basoeta padurak zeharkatuz ontziaren bila joan zen. Txalupa ondoan zegoenean, minezkogarrasia emanez lurrera erori zen. Ez zen Inaxioren ontzia. Ahal izan zuen moduan etxera iristen saiatu zen eta Ondizeko ihitzetan hil zen. Momentu horretan lamien kantua entzun zen eta Prudentzia honako batetan bilakatu zela esaten da. Kantu goxo hau mendi hauen semeren bat itsasoratzen denean entzuten da. Momento hartatik, Ondizko ihitzei Lamiako Hondartza izena eman zitzaien eta hortik gure herriaren izena.



Bere biziaren kondaira kontazen den artean Prudentzia eskenatokian azaltzen da honi buelta bat emanez, istorioa bukatzen bere aulkian hil egiten da. Hiru adar soinuren ostean, fanfarria, erraldoiak, Zankuak zuziekin eta pertsonaia mitologikoak lamiadantza soinuen artean agertzen dira. Adarraren ostean Maitza saltoka eta oihuka dabil “Maiatza, maiatza” hilabetea ailegatu dela iragarriz. Lamiak alde batetik bestera dabiltza saltona eta oihuka, Prudentziaren aulkira heldu arte. Prudentzia lamia bihurtzen dute eta Sugaar eta Mendirekin lamiadantza dantzatzen dute.
Pertsonaia guztiak egurra batu eta sua sortzen da Ieltxuk hiru irrintzien ostean zuzia bota ostean. Lamiako Txikiak dantza taldea azaltzen da herria errepresentatuz eta dantza egiten dute. Abadea kanpai dorrean agertzen da eta Ieltxurekin enfrentamendua izan ostean pertsonaia mitologiko guztiek ospatzen dute paganismoaren garaipena. Sugaarrek lamiak deitzen ditu eta hauek abestu egiten dute beraien kantua, gero lamiadantza dantzatzen dute. Ostean beste mitoak gonbidatzen dituzte lamiadantza dantzatzera. Azkenik herria gonbidatzen dute eurekin dantzatzeara. Horrela bukatzen da Lamiako Maskarada hurrengo urterarte.

iruzkinik ez: