VI DEIA HEMENDIK SARIAK ESKUINALDEA‏

Raymond-en eskutik 1978an “Lamiako Maskarada” taldea sortu zen eta 1979an, maiatzaren azken ostiralean, lehenengo Lamiako Maskarada gogo handiz ospatu egin zen. Momentu hartatik, jende pilo batek jarraitu egin dute istorio zoragarri hau adierazten. Beraz, argi eta garbi, hurrengo astean emango diguten saria Lamiako Maskaradan egon diren guztiontzat izango da. Zuen guztien laguntza barik, gaur ez genuke sari hau jaso. Benetan, mila esker guztioi eta espero dugu urteak pasa ahala Lamiako Maskarada ospatzen jarrai dezagun.



Mila esker DEIA HEMENDIK SARIAK ESKUINALDEA antolatzen dutenei eta jakina gure Lamiako Maskarada maitia sari hau jasotzeko aukeratzeagatik.

HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE ISTORIOA ETA GURE OHITURAK DIRA! GORA LAMIAKO MASKARADA


iruzkinik ez: