ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!

2015a gauza onez beteta irits dadila itxaron dezagun

Ondo pasa egun hauetan

Lamiako Maskarada

Lamiako Maskarada 1997

Adi egon 1997an parte hartu zenuten guztiok bideoa amaitu arte....ez zarete damutuko

Gora Lamiako Maskarada!









Lamiako Maskarada 1994

1994an Lamiako elizaren aurrean Lamiako Maskarada ospatu zen azken urtea izan zen. 1995tik futbol-zelaian ospatzen da jendea hobeto koka daitezen.

Argazkiak (Urriak 31a)

Hemen ikus ditzakezue atzoko omenaldian ateratako argazki batzuk.

Gaur egungo belaunaldiak Jose Luis Raymond (Lamiako Maskaradako gidoi orijinalaren egilea) ezagutu genuen. Ez zen bera bakarra bertaratu, baizik eta lehen urteetako beste parte-hartzaile batzuk ere egon ziren gurekin saria jaso eta ospatzeko.

Beti esaten dugun bezala, LAMIAKO MASKARADA DENON ARTEAN bildu egin dugu eta oso harroki zaintzen dugu urtero Lamiako auzoan egin daitezela. Beraz, MILA ESKER 1978tik parte hartu duzuen GUZTIOI. Bihotzez espero dugu gure Lamiako Maskarada maitia urte asko iraun dezala.

HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE ISTORIOA ETA GURE OHITURAK DIRA!!

GORA LAMIAKO MASKARADA!!!!!




BESTE SARI BAT

Urriak 31an Leioako Artaza Jauregian Lamiako Maskaradak oso merezidun saria jasoko du Leioako Udalaren partez.

Inolako zalantzarik gabe, auker hobezina izango da Lamiako Maskaradan parte hartu duten guztiek euren bizipenak parteka ditzaten. Asistentzia baieztatu du Jose Luis Raymond-ek (antzerki gidoi orijinala idatzi zuenak), Arantza Aio (lamiadantzaren partitura idatzi zuenak) eta beste taldeko enblematiko kide batzuk.

Espero dugu denon artean jasoko dugun saria ospatzea zeren eta urte askotan zehar pertsona pilo baten lana baita.

MILA ESKER Lamiako Maskaradan parte hartu duzun GUZTIEI