Prudentziaren Istorioa

Prudentziaren kondairak bizia hartzen du Antonio Truebaren “El Canto de la Lamia”-ren bitartez. Kondairak dioenez, XVII. Mendearen hasieran, Berriz mendian, Prudentzia bizi zen eta ondoko baserri batean Martin. Laiatzeko garaian lanerako biltzen ziren eta hortik maitasuna sortu zen. Ezkondu ziren. Prudentzia haurdun zegola, Martin gaztainondo batetik erori eta hil zen. Handik bi hilabetera semea jaio zen : Inaxio. Prudentziak ahalegin handiarekin bere semea hazi zuen eta bere gurasoen tradizioa jarrai zezan sahiatu zen, hots, lurra lantzea. Baina lurren jabea izateko adina zuenean dena salduz itsasoratu egin zen Inaxio, bere ilusiorik handiena. Prudentzia goibel geratu zen; Martinen ehortzi ondoan, horizonteari begiratuz bere semearen untzia desagertu arte. Arratsalde batetan Berriz mendian zegoenean, bela zuri bat ikusi zuen. Orduan korrika basoeta padurak zeharkatuz ontziaren bila joan zen. Txalupa ondoan zegoenean, minezkogarrasia emanez lurrera erori zen. Ez zen Inaxioren ontzia. Ahal izan zuen moduan etxera iristen saiatu zen eta Ondizeko ihitzetan hil zen. Momentu horretan lamien kantua entzun zen eta Prudentzia honako batetan bilakatu zela esaten da. Kantu goxo hau mendi hauen semeren bat itsasoratzen denean entzuten da. Momento hartatik, Ondizko ihitzei Lamiako Hondartza izena eman zitzaien eta hortik gure herriaren izena.