Leioako XXVIII Azokan

Leioako XXVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan egon gara Lamiako Maskarada taldeko partaide batzuk gure lana bultzatzeko.

Gaur eta beti Gora Lamiako Maskarada!

Leioako XXVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

Datorren igandean, abenduak 13, goizeko 10:00etatik 15:00etara Leioako XXVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka izango da Bulebarrean, Jose Ramon Aketxe eta Errekalde plazetan.

Lamiako Maskarada ere han egongo da. Oraindik gure DVDa ez baduzue erosi, hurbil zaitezte Leioara eta har ezazue zuen kopia igande honetan!!

Lamiako Maskarada Dokumentalak

Dakizuenez, Lamiako Maskarada elkarte moduan 1978an jaio zen eta 1979 lehenengo Maskarada ospatu genuen. Urte hauetan dokumental pilo bat egin dira eta gehienak dohainik ikus ditzakezue gure youtube kanalean. Gozatu!!!!











Beti gure oroimenean Igor

Lamiako Maskaradako partaide guztion izenean sentipenez doluminik bizienak bidaltzen dizkiegu Igor Eubaren familia eta lagun guztiei. Zuen atsekabean eta hura gogoratzean lagundu nahi dizuegu. Urtero dantzatzen zuen gurekin batera eta berak zeukan dotoretasuna beti izango da guztion oroimenean. Bihotzez azpimarratu nahi dugu hemendik aurrera Lamiako Maskarada ospatzean, batez ere "sokadantza" entzutean, bere falta nabarituko dugula. Mila esker hainbeste urteetan parte hartzeagatik.

Beti gure bihotzetan egongo zara.

Lamiako Maskarada


Lanean

Urtero bezalaxe, uda pasa ondoren antolatzaileok elkartzen gara eta Lamiako Maskarada 2016 prestatzen hasiko gara. Gabonak pasa eta gero talde osoarekin bilduko gara eta orduan bai igandero biribilketak eta lamiadantzak bueltatuko dira auzora.



Itxaronaldia luzea ez izateko, gozatu berriro aurtengo Maskarada!



Gora Lamiako Maskarada!



Lamiako Maskarada Txopoetako Jaietan

Pasa den asteburuan kriston arrakasta izan zuen Lamiako Maskaradak Txopoetako jaietan eta DVD pilo bat saldu egin ziren.

Oraindik ez baduzue erosi, Menoyo eta La Alacena tabernetan dago salgai. Hurbil zaitezte eta har ezazue zuen kopia!

Mila esker!


DVDa SALGAI Lamiakon eta Txopoetan!

Dakizuenez aurten Leioako Udalak dirulaguntza eman zuen Lamiako Maskaradari buruzko dokumentala bat aurrera eramateko, Pilar Fernández Lagunak egin zuena. Dokumental horretan, Jose Luis Raymond testigantzaren bidez, zertan datzan eta nola sortu zen Lamiako Maskarada azaltzen da. Nahiko pozik gaude dagoeneko 200 kopia inguru saldu egin dugula; hala ere, Leioan jende asko dago oraindik kopia bat ez duena. Beraz, animatzen zaituztegu zuen kopia erosteko, 4 euro baino ez dira eta diru horrekin Lamiako Maskarada taldeak jantziak eta beste edozein gauzak berritu ahal izango ditu. DVDa salgai dago Lamiakon (La Alacena Tabernan) eta Txopoetan (Menoyo Tabernan)

Anima zaitezte eta eros ezazue zuen kopia, ez zarete damutuko eta kriston gozatuko duzue!

Mila esker

Agur bero bat Harry

Lamiako Maskaradako partaide guztion izenean sentipenez doluminik bizienak bidaltzen dizkiegu Harryren familia eta lagun guztiei. Zuen atsekabean eta hura gogoratzean lagundu nahi dizuegu. Bihotzez azpimarratu nahi dugu hainbat urteetan berak egindako lanaren garrantzia. Benetan Harry ezagutzen dugun guztiok bere falta kriston nabarituko dugu.
Besarkada handi-handi bat.

Lamiako Maskarada


Oporrak!!!





Azkenik oporrak hartuko ditugu!!!!!

Aurten kriston lana egin dugu #LamiakoMaskarada2015 primeran ateratzeko eta beraz udako atseden hartzea merezi dugu.

Irailean berriro hasiko gara #LamiakoMaskarada2016 zoragarria izan dadin!!!

Eta "gero arte" esateko, hementxe daukagu Kultur Leioan Dokumentala aurkeztu ondoren parrandan ateratako argazki bat.



Eskerrik asko,
Lamiako Maskarada Taldea

Lehenengo Maskarada

Eta hementxe daukagu lehenengo Maskaradetan ateratako argazki bat, hau da, 1979 edo 1980an egindako Maskaradan. Basajaun egiten duen Anderren aitak lortu egin du eta kriston pozten gaitu halako argazki politak jasotzeak.

Benetan animatzen zaituztegu aintzinako argazkiak dauzkazuenok Lamiako Maskarada taldeko partaidei ematera eta era horretan denok gozatuko ditugu.

Gora Lamiako Maskarada!!!

Argazki gehiago (Gorka Larreak atera zituenak)

Facebookean Lamiako Maskaradan ateratako argazki pilo bat daude, hementxe dituzue Gorka Larreak atera zituenak. Mila esker!!!