Maiatzak 8an Kultur Leioan 20.30etan

Lamiako Maskarada Elkartea 1978.urtean sortu zen eta 1979eko maiatzaren azken ostiralean kaleratu egin zen. Hiru urtetan zehar talde honek proiektuan lan egiten jarraitzen du, urtez urte aurrerapenak eginez, baina 1981.urtean proiektua baztertu zen. Bi urtetan Lamiako Maskarada ez zen kaleratu. Hala ere, 1984.urtean gazte talde batek berriro kaleratzen du Lamiako Maskarada, baina esperientzia eta antolakuntza eza zirela eta, proiektua beste hiru urtetan berriro baztertzen da. Azkenik, 1987.urtean Maskarada fase berria hasten da, gaur arte jarraitzen dena. Euskal mitologia eta auzoaren nortasuna berreskuratzeko jai herrikoi bezala sortzen da eta honen oinarriak herritarron parte hartzea, talde-lana, auzoaren batasuna eta nortasuna dira.

Maiatzaren 8an Pilar Fernández Laguna-k egindako dokumentala aurkeztu egingo da (Pi Lart Comunicación Audiovisual). Dokumental honetan Jose Luis Raymond-en esperientzaren bidez nola sortu zen Lamiako Maskarada azaltzen da. Hain zuzen ere, Jose Luisek Lamiako Maskarada 1978an kaleratzeko izan zituzten oztopoz eta proiektuaren jaiotzaz hitzegiten du.

Gurekin gozatzera animatzen zaituztegu Maiatzak 8an Kultur Leioan 20.30 etan. Bakoitzak bere moduan lagundu egin du tradizio polit honek hainbeste urte iraun dezan: dantzatzen, erraldoiak eramaten, jantziak egiten, antolatzen, prestatzen, txalaparta eta txistu jotzen, eta beste hainbat gauza ezberdin egiten. Beraz, berriz ere MILA ESKER proiektu berezi honetan parte hartu duzuen GUZTIOI, denok batera lortu egin dugu!

GORA LAMIAKO MASKARADA!!!!