ESKERRIK ASKO

Azkenean heldu zen, eta gainera oso egun polita izan genuen atzo eguraldiaren partez. Urtero bezalaxe ederto pasatu genuen guztiok, eta gainera PRIMERAN atera zen gure Lamiako Maskarada! Buruhandiek eta erraldoiek kriston arrakasta izan zuten eta alde horretatik oso pozik gaude antolatzen dugun guztiok.

Laster jarriko ditugu blogean, facebook eta youtube-an atera genituen bideoak eta argazkiak.



BENETAN MILA ESKER LAGUNTZAILEEI ETA ANTOLATZAILEI...ZUEN LAGUNTZA BARIK EZIN GENUKE LAMIAKO MASKARADA OSPATUKO.

ESKERRIK ASKO GURE BETIKO TXISTULARI KOTE ETA FANFARRIA OSOARI (JARRI, JON ANDER, MIGUEL, ...) ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK ERAMATEN DITUZTENEI (UNAI, ASIER, GARI, ...), TXALAPARTARIEI, ROSANARI TXANOAK APAINTZEAGATIK ETA GUREKIN URTERO EGOTEAGATIK...ETA PERTSONA BEREZI BATZUEI DANTZATU EZEZIK MASKARADA BUKATU ONDOREN DENA BILTZEN LAGUNTZEAGATIK. Alde honetatik esan beharra dago Lamiako Maskarada taldeko partaide gehienek ihes egiten dutela Maskarada bukatu bezain laster eta antolatzen dugunok han geratzen garela dena biltzeko ordu pare bat, guk ere gustoko dugu jaietan egotea baina Lamiako Maskarada aurrera eramateko gauza pilo bat egin behar dugu GUZTIOK, ez da bakarrik antolatzaileen kontua. Denon artean azkarrago egingo genuke....benetan espero dugu hurrengo urtean gure taldea gehiago laguntzea antolatzaileei (Arene, Leti eta Arkaitz).

Bihotzez Mila esker etorri zineten guztioi: HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE ISTORIOA ETA GURE OHITURAK DIRA!!!!!

GORA LAMIAKO MASKARADA ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!!!

iruzkinik ez: