Mari eta Sugaar

Euskal mitologiako jeinu garrantzitsuena da Mari, beste jeinu guztien nagusia. Lurraren pertsonifikazio emakume honek, jaungoiko zerutiarrak iritsi aurretiko herri matriarkalek gurtzen zuten mito lurtarren zantzuak ditu. Naturaren eta beronen osagai guztien erregina da. Lurraren barnealdean bizi ohi da. Haren ikurra igitaia izanez, tximistaren aurka babesten du. Izen ugari hartu izan ditu, baina zaharrena Mari dela ematen du, eta, askotan, agertzen den lekuaren izena eramaten du alboan: Txindokiko Mari, Anbotoko Mari,...

Sugaar
erdi suge erdi gizon itxura duen jeinua da. Mariren senartzat daukate zenbait lekutan, eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da. Sugaar lamien jabea ere omen da.

Euskal Mitologiaren ikuspegi orokor bat izan nahi baduzue, gomendatzen dizuegu hurrengo webgunea (www.amaroa.com). Web honetan, euskal mitologiaren ezaugarriak, jainko eta pertsonaien elezaharrak aurkituko dituzue.

().

iruzkinik ez: