Backstage2017

Argi dago profesionalek ateratzen dituzten argazkiak zoragarriak direla, baina badaude beste motako argazki batzuk gure taldeko partaideek ateratzen dituztenak betirako gogoratzekoak direnak!

"Ikusten ez dena" hurrengo argazkietan:







Egunkarietan

Aurten ere albiste pilo bat atera dizkigute egunkarietan. El Correon eta DEIAn batez ere. Mila esker Martari urtero bezalaxe erreportaje polita egiteagatik!!





http://www.deia.com/2017/05/23/bizkaia/margen-derecha/lamiako-se-cita-con-la-liturgia-que-evoca-su-pasado

http://www.elcorreo.com/bizkaia/margen-derecha/201705/23/maskarada-lamiako-abre-viernes-20170522202458.html

http://www.tele7.tv/index.php/9324-lamiako-se-volcara-este-viernes-en-su-tradicional-maskarada

https://hiruka.eus/leioa/1495556327483


ESKERRIK ASKO!

Urte osoan zehar lan egiten egon ondoren, atzo #LamiakoMaskarada2017 ospatu genuen eta bigarren zatian euria egin arren, gure ekitaldiak kriston arrakasta lortu zuen. Urtero bezalaxe ederto pasatu genuen guztiok, PRIMERAN atera zen gure Lamiako Maskarada maitia! Txano berriek kriston arrakasta izan zuten eta alde horretatik oso pozik gaude antolatzen dugun guztiok.

Laster jarriko ditugu blogean, facebook eta gure youtube kanalean taldeko kideok atera genituen bideoak eta argazkiak. Gero eta argazkilari gehiago etortzen dira, beraz adi egon zeren eta zihur gaude ateratako miloi argazki horiek laster agertuko baitira sare sozialetan!!!

Beti esaten dugun moduan, denon artean lortzen dugu Lamiako Maskarada aurrera eramatea, beraz bihotzez eskertzen dugu LAGUNTZAILEEN lana, ZUEN LAGUNTZA BARIK EZIN GENUKE LAMIAKO MASKARADA OSPATUKO.

ESKERRIK ASKO GURE BETIKO TXISTULARI KOTE ETA FANFARREA OSOARI (Jon Ander, Miguel Angel eta Richar), ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK ERAMAN ZITUZTENEI (Unai, Asier, Gari, ...), Rosana-Rosa-Arantza taldea "moñoak" egiteagatik, Naiarari bideoa ateratzeagatik, Nagoreri DVDak saltzeagatik, txalapartariei, arratsaldez ur-botilak eraman zituztenei, TXIKIAK Dantza Taldekoei, Tarima Taldea, eta bereziki Lamiako Maskarada taldeko kide guztioi. Alde honetatik esan beharra dago aurten ere Lamiako Maskarada taldeko partaide guztiek askoz gehiago lagundu diotela Arene eta Arkaitzi, holan bai!!!!!

Bihotzez Mila esker etorri zineten guztioi: HERRI BAT GARA GU, ETA HAU GURE ISTORIOA ETA GURE OHITURAK DIRA!!!!!

GORA LAMIAKO MASKARADA ETA HURRENGO URTERA ARTE!!!!!



Vinilo FM irratian!!

Aurreko asteazkenean Vinilo FM Irratian elkarrizketa bat egin genuen Lamiako Maskaradari buruz hitz egiteko, hurrengo linkean entzun dezakezue:

https://www.ivoox.com/18902098