Dirulaguntza

Kriston pozik gaude Lamiako Maskarada taldeko partaideok aurten Leioako Udalak dirulaguntza izenduna eman digulako. Hori dela eta, gauza pilo bat aldatu edota berreskuratuko ditugu: txanoak, jantziak, maskarak, zankoak, ...

Mila esker Leioako Udalari eta bereziki Kultur sailari, dirulaguntza honen bidez auzokide guztiok gure jaia berezia askoz gehiago gozatuko dugula eta.

Lamiako Maskarada


Lamia

Lamiako Maskaradaren berezitasunetako bat izenak berak azaltzen digu eta auzoaren izena bera ere hortik dator: Lamiako.

Lamiako Maskaradan Lamiak dira pertsonai eta protagonista nagusiak. Jeinu hauek emakume eder baten itxura dute erditik gora eta ahate hankak dituzte. Ura atsegin zaie eta haren zurrumurruak abestera bultzatzen ditu. Lamien zereginen artean honako hauek zeuden: artilea haritu; trikuharriak, etxeak eta elizak eraiki; eta arropak garbitu. Baina Lamiak asko atsegin du urrezko orrazi batekin bere adats ederra orraztea, erreka bazter edo urmahel batean.

Euskal Mitologiaren ikuspegi orokor bat izan nahi baduzue, hurrengo webgunea gomendatzen dizuegu (www.amaroa.com). Web honetan, euskal mitologiaren ezaugarriak, jainko eta pertsonaien elezaharrak aurkituko dituzue.








Martxoak 5

Martxoak 5ean hasiko gara berriro, beraz parte hartu nahi duzuen guztiok hurbil zaitezte Lamiakora.

Betiko lekuan (futbito zelaian) eta betiko orduan (16.30etan).

LamiakoMaskarada2017 badator!

ANIMA ZAITEZTE!!!