Zankoz dantzatzeko gogorik?

Gero eta gutxiago geratzen da aurtengo Lamiako Maskarada kaleratzeko. Dakizuenez, dena primeran atera dadin zuen laguntza ezinbestekoa da eta horregatik zankoz dantzatzeko gogorik dituzun guztioi hurrengo igandean gure entsegura etortzera animatzen zaituztegu . Anima zaitezte!!!



Martxoak 26

Hemen doakizue gaur atera ditugun argazki selekzio bat:

Badator 20.Korrika!!!

Martxoak 31 Ostirala Leioan

19.30ean Poteo Musikatua Maitane Tabernatik

21.30ean Kantu Afari Altzaga Ikastolan

Ikasleak: 10 €
Gainontzekoak: 15 €

5000 lagun!

Gero eta gehiago gara Facebook webgunean. Gaur 5.000 lagun kopurua pasatu egin dugu.

MILA ESKER Lamiako Maskarada jarraitzeagatik!!!

JO TA KE!

Igandero bezalaxe gaur Lamiako Maskarada taldeko partaideok elkartu gara gure jaia prestatzen jarraitzeko!

Gora Lamiako Maskarada!!



Prest gaude!!!

Mila esker etorri zareten guztioi!!!! Orain baiiiiii!!! Lamiako Maskarada 2017 ospatzeko prest!!!!

Mutilak, anima zaitezte!

Gaur Lamiako Maskarada 2017 prestatzen hasi gara. Dakizuenez, gure jaia aurrera eramateko zuen laguntza ezinbestekoa da eta urtero gertatzen denez, mutilak behar dira. Gurekin batera auzoaren izaera ospatzera animatzen zaituztegu, beraz parte hartzeko gogorik daukazuenok etor zaitezte hurrengo igandean.

Anima zaitezte!!!!