Primerako entsegua!

Aste Santua pasa ondoren, berriro elkartu gara eta hementxe doakizue ateratako argazki selekzio bat.

Hurrengo igandean (Apirilak 30an) entsegua ez dela egongo gogoratzen dizuegu, beraz Maiatzak 7an itzuliko gara azken hiru entseguak jarraian egiteko.

Lamiako Maskarada 2017 badator!!!!!

Maiatzak 26 Lamiako Maskarada 2017!

Maiatzak 26an etor zaitezte Lamiakora!

1.atala: 17.30etan

2.atala: 18.00etan

3.atala (aquelarre): 22.30etan


Gure antolatzaileak

Maskarada kaleratzeko laguntzaileen lana ezinezkoa denez gero, ahal dugun guztietan beraien beharra azpimarratzen dugu. Dakizuenez azken urteotan Arene Albizu eta Arkaitz Correa gure taldeko arduradunak dira eta urte osoan zehar biek pilo bat lan egiten dute: dirulaguntza eskaera, jantziak berritu, txanoak apaindu, entseguak, bloga idatzi, ...

Dagoeneko urte asko daramate biok Maskarada taldean, eta azken bolada honetan gero eta zailagoa da gauza guztiak antolatzea zeren eta, Maskaradaz gain, euren lana eta bizitza baitituzte. Hala ere, hurrengo argazkietan ikusten duzuenez Maskaradaren bidez antolatzaileek ere primeran pasatzen dute!

Beraz, beti esaten dugunez, MILA ESKER Maskaradan parte hartzen duzuen guztioi, bereziki laguntzailei eta antolatzailei.

Gora Lamiako Maskarada!!!




Gure Fanfarrea!

Lamiako Maskarada ospatzeko jende pilo baten laguntza behar dugu. Urte hauetan zehar antolatzaile eta parte-hartzaile ezberdinak izan ditugu, baina gure fanfarrea baldintzarik gabeko laguntzaileak dira. Beraz, azpimarratu behar dugu beraien lanaren garrantzia. Hurrengo argazkietan ikus dezakezue beraien etengabeko papera. Zoritzarrez, ez daukagu lehenengo urteetako argazkirik eta 1991 urtean ateratakoak dira taldean dauzkagun argazkirik zaharrenak.

Bihotzez mila esker fanfarrean parte hartu eta hartzen dituzun guztiei, zuen laguntza barik Lamiako Maskarada ez litzateke posiblea izango.



Apirilak 9

Gaur lan gogorra egin edugu. Hain zuzen ere, gure zankoek bi aldiz dantzatu egin dute!!! Aste Santua dela eta, hurrengo igandean atsedenaldi txiki bat hartuko dugu eta Apirilak 23an berriro elkartuko gara gure Maskarada prestatzen jarraitzeko.

Gozatu opor-egun hauetan!!!