Euskal Jaia 2018: Argazkiak_1

Atzo ospatu genuen V. Euskal Jaia gure 40.Urteurrena ospatzeko. Egia da eguraldia desatsegina izan zela, baina Euskal Jaiak kriston arrakasta izan zuen. Dakizuenez, aurrera eramateko jende pilo bat lanean egon da eta euren laguntza bihotzez eskertzen dugu: Aintzi eta Gari antolatzaile nagusiak izateagatik, Ainhoa, Yolanda eta Teresa umeentzako jolasak primeran egiteagatik, Ander eta Ainhoa aurreskua dantzatzeagatik, gure fanfarrea triki-poteoan eta herri bazkariaren soinu-banda izateagatik, Erosle eta Txoperako tabernak tiketen salmentaz arduratzeagatik, LEIOAKO UDALA behar genuen guztia emateagatik, Talo talerra antolatu zutenei, txosna jarri zutenei, benetan ESKERRIK ASKO GUZTIOI..eta norbaiten laguntza aipatuta ez badago hemen, barkamena eskatzen diegu baina benetan jende guztien laguntza eskertzen dugu.

Denon artean lortu genuen hain giro ona gure auzora ekartzea!

GORA LAMIAKO MASKARADA!

Hementxe doakizue lehenego argazkien selekzio bat. Gehiago jasotzen ditugunean, hemen partekatu ditugu!