Lamiako Antzokiaren EGOERA

Leioako Udal aldizkarian agertu ez arren, Lamiako Maskarada 2025 badator, eta urtez urte segurtasunari dagokionez bete beharreko baldintzak gero eta zorrotzagoak dira. Hala ere, badirudi Lamiakoko Antzokian lau hilabetez prestatzen diren taldeko kideen segurtasuna ez dela Leioako Udalaren kezka nagusietako bat. Askotan azaldu diegu zer gertatzen den, txostenak bidali dizkiegu argazkiekin batera, baina ez dute ezer egiten. Egunen batean, lokal horretan gaudenok ezbehar bat izango dugu, eta orduan hartuko da serio lokalaren egoera tamalgarria.
 


 
 
 




Maiatza!

 Maiatza hilabetea datorkigu, eta zorionez "Maiatza" eta beste pertsonaiak laster egongo dira Lamiako eta Txopoetako kaleetan! Maskarada 2025 badator eta dagoeneko azken gauzekin gabiltza.

Prest al zaudete?

     

 



Apaindu zure balkoia!

Lamiako Maskarada ospatzeko gero eta gutxiago geratzen da, beraz gure balkoietan zer jarri pentsatu behar duzue. Hemen dituzue beste urte batzuetako balkoi apainduen eredu batzuk. Oraindik aste batzuk geratzen dira zuena prestatzeko!!

Anima zaitezte!